2014-06-19

MAITEN ALOÑAKO IGOERIA

 

 
Butraitzeko Km bertikala

19:00tan Oñatin anaiakin geldittu eta Arantzazura bixok. Ikusitta ez heuela ondion jente askorik, normala zan moduan, dorsalak hartu,Igorrekin juntau eta Ospederixan egon giñen berotan ordua gerturatu arte.

21:30ak inguruan salida aldera gerturaketan hasi nintzen 21:41tan zalako nere salidia. Ordua allau zanian jospa gora!Egixa esan hasierako tramua entrenamentutan baño gogorraua in xaten baña Arantzazuko aparkalekura igo eta heuen jente danan animuakin,indarrak hartu eta Butraitzeraiño. Egixa esan pentsaitten neben rekorriduan ez zala jente askorik egongo heuen giruakin baña Dururaiño jente arteko pasilluan fan nintzen. Durun han heuen Aran animuak emuteko, han be jentiakin pasillua inda, que pasada!!!hori bai handik gora...lañua serrau, jente gutxi eta desiaitten gora allaitteko.

Tontorrera gerturaketan nebilela han be harri artian jente pillia eta segidan tontorrian. Nere objetibua beteta 39:29 eta Txantxikuakin etxera.

Anaiana lehenengo aldixa izateko olako prueba bat itten ebela eleante.40:50. Eta Igorrek berriz 34:25.
 
 
 

 

Aloñako Igoera

 
Nere asmua ez zan karrera hau ittia antolatzailiei eskua botatia baizik baña Ibanek marroi ederrian sartu nostan aste bat lehenau eta...ba antxe neuen marroian sartuta salidan, 9:00tan gertu urteteko Igorren laguntziakin. Ordua allau zanian danok itxafleruan mouan urten eta leña Urtiagain aldera. Bertara allau, trago bat jo eta gora regulaitten jakinda karreria luzia zala. Belarren koñatuen eta hilobatxuen animuak hartu eta Aloñara.1:12. Hango habituallamentuan kale in eta kresterixara, teorian neretako tramorik okerrena, baña liebrian laguntziakin eta ekipoko Luis,Pablo, Mendi eta  Mutrikuko Iñakin animuakin oso ondo pasau neben.

Handik Eskistako habituallamentora; bertan platano pusketa bat eta coca cola trago bat eran eta berriro be jente danan animuakin leña gora!!!hori bai liebria beti aurrian!!!Artzanburura allau eta igo biharrekuak igota, beruntz Agiñako habituallamentora. Bertan Imanoltxon animuak hartu eta behera helmugaraiño jente pilla danan tartetik, bertan Aran eta Iker elegante elegante jantzita.

Karreriak oso ondo urten nostan, hasieran Ibanek marroian sartu nostala baña...azkenian eskerrak emun bihar Txantxikua eta beste opari asko etxera ekartiatik.3:06

 
Eskerrik asko danoiri animuatik eta bereziki Igorreri lagunketarren, beatik ez bazan ez neben denpora hori ingo eta.


 
 

2014-03-19

ARRIARANGO MENDI LASTERKETA - LUIS URIGOENEN KONTAKETA


ARRIARANGO LASTERKETA  15/3/2014

Eguardiko ordu bixetan juntau giñan Iker, Aran ta ni beasaingo auzo dan ARRIARAN-era juateko. Girua edarra, fresko xamar baiña korrika eitzeko zoragarri.

Hirurak baiño lehen han geuazen dorsalak hartzeko prest. Ikerrek auzoko gende danak ezautzen eban, parecía el “peitto” de beasain. Dorsalak hartu barriketa batzuk eiñ ta aldageletara. Gizurra dirudi, holako auzo txiki baten,holako aldaketak eukitzia. 12 dutxa, jacuzzi, sauna, etab….. uste dot txorizo pintxuan ostian, final feliz euala baiña zoritxarrez bueltau ein nitzuan. Al grano…..

Aldatu, ta ordua ikusitza berotzera juan giñan. Profesionalen moduan a observar el terreno de juego. Momentuan fresko euan,baiña lenengo aldapak igo ostian dana sobra.

Lauretan puntu puntuan 280 korrikalari urten genduan, ikerren lagun batek esan zozkun moduan lo importante:”, piernas depiladas, zapatillas limpias y afeitadito” ba geixenak hola!!!

Karreria 15 km zian +1500 metro desnibel totalian. Karrera dana oso azkarra, gure ultra pakete ritmorako larregi.

Lenengo kilometrua arriarango embalsera igotzen zan ta handik berriro be arriarango auzora. Handik berriro be gora, behera, gora behera, gora behera, gora behera, gora behera ( sin hacer copy past) ta berriro agertu giñan arriarango enbalsian. Enbalsiari erdi bueltia eman con gel incluido  ta berriro be gora. Handik beste aldapa bat igo ta metara.

Irabazlia David Garcia Durangarra izan zan 1:04. Oñatiko ordezkaritza oso ondo. Molinero laugarren 1:07, Axier Alonso 1:14, Iker Agirrebalzategi (ojo con este) 1:18 ta el menda lerenda 1:24.


Bueno hurrenguan geixau ta ia blog animatzen doun ze beti gauz berdiñak idazten, je,je,je

LASTERKETAKO BIDEOA : http://www.gitb.info/bideoak/viewvideo/4509/goierri-kiroletan/garcia-jaun-eta-jabe-arriaranen.html?tmpl=component