2013-06-05

IGOR GUENETXEA ZEGAMA AIZKORRI MENDI MARATOIAN

Goizeko 6:00tan jaiki nintzan despertadore barik, horrek zeozer esa gura dau, gosaldu, erropak jantzi eta 6.45 inguruan Zegama aldera urten neben. Oñatitik pasaitterakuan jente pillatxua gaupasa inda,auskalo nundik.7:40 inguruan allegau nintzen Zegamara eta kotxia aparkaitten nabilela, aldamenian arrasateko Ekaitz San Vicentekin juntau nintzan. Barriketa batzuk in eta ezagun pillatxo bat juntau giñen, tartian Pablo taldekidia.
9:00tan lasterketia hasi eta herriko bueltia emun ostian lehenengo aldapia,hor nahiko ondo hartu notzan neurrixa, lasai baina lo hartu barik, nahiko ritmo onian allau nintzen Otzaurtera, tartian Jesus argazkixak etaraten.Otzaurten jente pilla baten artian, Oñatiko kuadrilla bat bizikletan, Jausoro eta konpañia.Hemendik gora pago artian sartu eta gora oinez korrika baino bastante hobeto, eta kontrolauaz Aratzera allau nintzan; ordua begiratu eta 2:11, uste baino denpora hobia,beruntz jo eta segidan Santi Spiritura allau nintzan, zeozer jan eta edan eta ezkerrera begiratu eta bildurra emuten eben handik urtetia; kriston jente pillia…pasilluan sartu eta IGOR KONTROLAU EH!!!arnasa hartu ezinda emozinuatik, auskalo zenbat ipurdiko emun nostain.
Aizkorrin erdi inguruan noiala tipo maskal bat beruntz, Marco de Casperi erretirauta, lasai oian berutza. Arbola artetik urten eta gora beitu eta berriz oillo narruakin pasillo hortatik pasaitteko. Hemen heuzen Maite eta anaia, zeozer jan eta edan eta kresterixia. Sekula baino lasaixau eta denpora azkarrena, nahiko siku heuen eta.Urbixako bueltia in eta Andraitzen gora lehenengo Kizkitza eta Peitto eta goratxuau ekipoko kaskajo batzuk diabruan parkarta eta guzti burrundara  baten. Zeozer goratxuau Maite eta anai bixak.Danan animuakin aidian igo neben Andraitz; eta esan biharrekua hankak mirame pero no me toques oiazela baina ez nostain amagorik itten.
Goittik behera 12 km baina azkenengo 8ak eternuak. Oso oso luze in zian.Azken tramo hontan, gorrixak ikusi eta holakon baten Zegamara allau nintzen,majo kostata baina oso pozik indako denporiakin. 5:41


Eskerrik asko danoi animuengatik!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario