2013-06-06

EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA, LEITZA 65KM

ERRONKA : EURIA, LOKATZA, LAINOA, HAIZEA, HOTZ,...

Ekainak 1ean antolatu eben Esait-ek, euskal selekzioa aldarrikaketako, mendi lasterketa hau. Leitza herrixan inguruan 65 km-ko ibilbidia eta 3500 metroko desnibel positibua. Aste pare bat faltan aldaketa batzuk egon zian ibilbidian eta horren ondorioz 5 km-tan luzatu ebein karreria. Eguraldixan prebisinuak oso txarrak zian, eurixa eta hotzakin eta irteera puntuan kontrol zorrotzain ebein derrigorrezko materiala motxilan geukan ikusteko.

Ostiraletik fan ginan Leitzara Iker eta Aran, eta dorsala hartzeakin batera lagun askokin juntau ginan: Andoaingo Kauldi, Imanol eta Arruti, Derioko Oskar eta Roberto, Mutrikuko Iñaki, Kosme, Nekane, Ainhoa eta Atharratze,...

Larunbatian goizeko 7etan emun xakon irteera lasterketiari eta lehenengo kilometrua asfaltua zanez, jentia itxafleruan moura urten zan. Aran eta ni azkenengo 30 pertsonetan edo egongo ginan. Mendira sartu ginanian, basuan ixa ixa frontalan biharra euen, oso ilun euen eta behe lainua barruraino sartuta euen. 2 igoeren ondoren, 15. kilometruan, Gaintzan kokatuta euen abituallamentora ailau ginan. Hemen hasten zan eguneko igoera gogorrena: kilometro bertikala Hirumugarrietara!! eta a ze zirkua!! Aran eta nik bakoitza bi bastoiekin, nehiko itxuran moldau ginan, baina bastoi barik urten zan jentiak nehikua lan eukan zutik egoten. Lokatzara asko euen eta denbora dana sendatatik urtenda ibili ginen, baina zela gu atzekaldian goiazen, zaila zan lokatzara bariko biderik topaittea, eta igoeran euzen aldapakin, nehikua lan.


Hirumugarrietako tontorrera ailau ginanian, lainua oso itxixa zan eta oso hotz itten eben, ixa seguru 5 gradutik behera eta euen haize hotzakin eta eurixakin, hotzittuta ailau ginen gora. Tontorretik poliki poliki bajaitten zan harri arteko terreno zail baten beste abituailamentobatera ailau arte. Hemen bai, goittik erropa busti dana kendu eta erropa zikua gustora jantzi geben, eta baitta txamarra seduaua be. Hemen erretirautako korrikalarixak ikusi geben. Gu berriz atzetik aurrera goiazen eta nik uste 60-70 lagun egongo ziala hatzetik. Beste bajada batzun ondoren Aralar-go San Migel ermitarako igoeria hasi zan. Azken aldapa teknikua antenataraino eta bajadia ermita ondora. Hemen Oñatiko Alberto Larreakin juntaitten gara eta abituailamentoko mutilak esan dozkuen etzala denbora limitiakin arazorik egongo, ez ebeila karreria itxiko denbora limitiatik, baina gero etzan hola izango.


San Migel-etik Lekunberriraino kilometro faborabliak izan zian korrika itteko, lokatzariatik ez bazan. Lainua be apur bat jaso eben eta eurixa geldittu zan eta ritmo polittian goiazen atzetik aurrera. Lekunberriko abituallamentora ailau ginanian gure sorpresia izan zan  bertakuak esan dozkunian " ia urten bihar dozue ze kontrola itxi in bihar da! itxi in bihar da ze jentiak frontalik eztako eta ilundu in leike". Zerbait jan eta aurrera urten geben 4 lagunek (Alberto tartian) eskobia atzian geukagula. Kontrol denborak gaizki etarata euzen, Denbora totala / kilometro totala indda euelako medixia, baina karrerian lehenengo partia askoatik gogorraua zan. Gure atzetik jente dexente etorren eta kanpuan geratu zian eta gero demostrau zan nehikua denbora euela, ze guk denbora limitiari ordu bete etara gotzan.

Hemendik beste gora-behera pare bat eta eta azkenengo igoera gogorra. Bidian 15-20 pertsona aurreratu du eta gure atzetik etozen "eskobak" atzian jare geben. Bajaitten hasi ginanian azken abituallamentuan, "urdaiazpikua pasauta"!!!puff ze ona! horren indarrakin goittik bera korrika Leitzaraino. Leitza herrixan sartu ginanian ilunkarako 20:00ak zian eta herriko plaza inguruan jente asko pilatu zan. Animo horreikin eta egon zian kondizinuaitik gogortu zan prueba bat bukaketiakin gustora sartu ginan metara. Azkenian 331. eta 332. postutan bukatu geben 13ordu eta 5minututan. 500 pertsonatik gora urten ginen irteeran eta 14 orduko denbora limitia geukan arren, 351 bakarrik ailau ginan metara.

Datorren urtian bueltauko gara, seguru eguraldi hobiakin eta bertako paisajiak disfrutaitteko goguakin.

Sailkapena:    http://ehmendierronka.com/wp-content/uploads/2012/12/ABSOLUTA-EUSKALHERRIA.pdf

Web orria:    http://ehmendierronka.com/aurkezpena/

Argazkixak:    http://www.festak.com/evento.aspx?lang=cas&ev=2405&pag=p&c=no

PODIUMA



1 comentario:

  1. Gu falta gea podiumean e iker!!! Hurrengoa Andorran pareja!!! IÑAKI

    ResponderEliminar