2013-03-01

ALTITOY ETA ANTXON BANDRES 2013

ALTITOY 2013

Otsaileko lehen asteburuan jokatu zen Altitoy proba. Bertan Oñati Traileko lau taldekidek hartu genuen parte. Joxe Mendiola eta Pablo Arejolaleibak A ibilbidea egin zuten. Joxek Iñaki kortarekin eta Pablok Xabi Arkauzekin. Maite Zabaleta eta nik(Igor Guenetxea) B ibilbidea egin genuen. Larunbatean eguraldi traketsa benetan, edurra gelditu gabe egun guztian. Igandean berriz eguraldia guztiz alderantzizkoa izan zen, bikaina benetan. Oso lasterketa bikaina da,bai ibilbide aldetik eta bai antolakuntza aldetik ere. Hurrengo urtean berriz errepikatuko dugula uste dut.




 


ANTXON BANDRES MEMORIALA 2013

Pasa den asteburuan Antxon Bandres memoriala ospatu zen Izaban, bertan Oñati traileko bi partaide izan ziren. Pablo eta Maite. Sekulako elurtea izan zuten Izaban aurreko asteetan eta horregatik, proba Izaban egitea erabaki zuten. Larunbatean banakako euskadiko txapelketa eguraldi bikainarekin,bai Pablo eta baita Maite oso gustora ibili ziren lasterketan,ibilbide politarekin gozatuz. Igandean, berriz ere eguraldi bikainarekin,kronoigoera egin zuten,hau ere euskadiko txapelketa.