2012-11-24

SALDROPOTIK GORBEARA--2012/11/17

Fan zan domekan fan ginan Aran eta Iker ibilbide polit hau ittera. Egualdi txarra iragarrita euen arren, 2008 urterarte 3 haundiak proban, Gorbeara igoten zan bide hau itteko asmuaz fan ginan. Barazar-eko portu gainean ezkerretara dauen pista hartu eta Saldroporaino fan ginan kotxez. Saldropo oso leku polita da egun pasa fateko, bertan bazkaitteko edo mendi buelta bat emuteko.

Motxilia erropakin bete eta pinudi baten gora mobiu ginan. Aldapa gogor baten ondoren ibilbideko zonarik polittenera ailau ginan, Aitxuriko pasora.  Harkaitzian zulatuta dauen  paso polit bat da eta bertatik bista ikusgarrixak dauz. Beste aldapa bat eta Gorbeako artzainak ibiltten dian itxabolatara ailau ginanian, berdegune haundixak eta Gorbea tontorra lainoz tapauta euela ikusi geben. Itxabolatatik aurrera, laister sartu ginan laino artian eta haiziak oso fuerten joten ebenez, hotza be asko igarten zan. Azkenengo aldapan, beste bide batzutatik igo zan jente dexentekin kruzau ginan Gorbeako gurutzera bidian. Tontorrera ailau "plumixa", gorro eta goantiak jantzi, argazki bat etara eta 2 minututan beherako bidia hartu geben, han ez euen egoteko girorik!

Bajadan itxabolataraino bajau ginan eta aterpe baten hamarretakua in eta gero, igoerako bide berdina hartu geben Saldroporaino.

Ibilaldixan datuak:   12km---Desnibel positibua 975m--- Puntu altuena 1484m---Puntu bajuena 614m

Ibilaldiaren track-a:   http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=3648123

Argazkixak:








Oharra: txakurra ezta guria!!! je je je