2012-03-31

ALTSASUKO HIRU MENDI ZERRAK

Euskal Herriko mendi martxen egutegia aurrera doa eta gaur Martxoak 31, Altsasun 700 mendizaletik gora elkartu gara Hiru Mendi Zerrak mendi martxa egiteko asmoz. Ibilbideak 48 km zituen eta irteera ordua goizeko 7etan izan da.



Irteera puntuan izan gara Luis, Argider (Mafate) eta Iker. Hotza egiten zuen goizeko ordu hortan eta ilun zen oraindik, baina hasierako pista batzuk pasa orduko argitu du eta Urbasaruntzako aldapetan hasi orduko berotu gara. Oñatiak ugari ikusi ditugu hasiera hortan, Larrea anaiak, Urze, Zugasti, Alberto Larrea, Jokin Garai, Urdanpi,.... eta baita urteroko martxetan ikusita ezagutzen ditugun hainbat lagun.

Mendi martxa izan arren, azken urteetan garbi ikusten ari gara gero eta lasterketen antz gehiago dutela, bakoitza bere erloju eta denborarekin eta ahalik eta denbora gutxienean ibilbidea burutu nahian korrika eginez. Gaur ere irteera eman orduko korrika irten da talde handi bat. Gu hirurok oinez urten dugu nahiz eta aldapak hasi orduko erritmo bizia jarri dugun eta Urbasa inguruetan jada geu ere korrikaldiak eginten hasi gara. Oso polita izan da Urbasako inguru hori, zelai berdeak eta pagadi handiak txandakatuz. Urbasako mendirik altuena den Bargagainetik ere pasa gara eta lehen anoa postua pasa eta beste pixka bat igo ondoren, jeitsiera gogor batekin Ziordiara jeitsi gara.

Ziordiatik eguneko bigarren mendiak itxaroten zigun, Kipularrek. Igoera gogorra eta jeitsiera luze baten ondoren Sorozarretako anoa postura iritsi gara 32.km-an. Bertan indarrak hartu ditugu urdaiazpikoa tomatetan pintxo bikainak janez eta atseden bat hartu ondoren bidean jarraitu dugu azken txanpari ekinez. Igoera motz baina gogorrekin Balankaleku gainera igo gara. Bertako azken aldapa batzuek Bakueko gasbideeak gogorarazi digute. Bertan ur postu bat zegoen eta bertako gizonak dena behera zela esan digun arren igoera batzuk gelditzen ziren oraindik, batez ere Intxusburuko azken aldapa. Hemendik bai bideak berutzako joera gogorra hartu du hasieran eta azken kilometroak nehiko lauak izan dira.


Gustora iritsi gara hirurok herriko plazara 7h09 minutuko denborarekin, urteko lehen mendi martxa baitzen guretako eta 48 km ondo burutu ditugu. Oraindik gogor prestatu beharra dagoela eta mendi asko zapaldu behar dela jakin arren, sentsazio onekin bukatu dugu.



GPS-AK EMANDAKO DATUAK:
Distancia:48,61 km
Tiempo:7:09:12
Ritmo medio:8:50 min/km
Altura ganada:2.247 m
Calorías:3.010 C

 
 

2012-03-28

ASTEBURUKO EMAITZAK

ECOTRAIL PARIS - 80KM

Parisen 4 egun pasa ostean etxean gara berriro, eta Ecotrail-ean parte hartu dugun 4 taldekideak gustora etorri gara egindako lasterketarekin. Giro bikainarekin eta baso zoragarrietatik pasatzen zen ibilbidea igaro ondoren denok lortu genuen Eiffel Dorreko lehenengo pisuan kokaturik zegoen helmugara iristea. 80km-ko ibilbide luzea, guk ezagutzen ditugun mendiekin alderaturik oso desberdina eta desnibel txikia izan arren ibilbide gogorra. Hurrengo egunetan idatziko dugu bertako kronika bat eta argazki batzuk ere jarriko ditugu.



DONOSTIA HONDARRIBIA TALAI BIDEA 31KM

Bestalde igande honetan Donostian irten eta Hondarribin amaitzen den Talai Bidea lasterketa jokatu zen. Kostaldetik doan 31 km-ko ibilbide hau egiten taldeko Unai eta Xabier izan ziren. Giro bikainarekin paisaia ederrez gozatu ahal izan zuten Ulia eta Jaizkibel inguruetan. Walter Becerra eta Leire Elosegi izan ziren irabazleak.







2012-03-22

ECOTRAIL PARIS 2012 - 80 Km

Datorren larunbatean Martxoak 24,  Parisen 5. Ecotrail-a  ospatuko da. Parisen mendi gutxi dagoen arren, inguruetan mendi txiki, baso eta parke ugari daude eta hauetan zehar antolatu dute 80kmtako ibilbidea. Lasterketak 3 proba ditu, 30km, 50km eta 80km-koak eta hiruren artean 5000 partaidetik gora elkartuko dira irteera puntuan.

Proba nagusia larunbatean eguerdiko ordubatean hasiko da Saint Quentin-en-Yvelines -en, hau da Paris kanpoaldean eta 1500 metroko desnibel positiboa eta 80 kilometroko ibilbidea egin ondoren Paris erdialdean amaituko da. Ibilbide gehiena inguruko basoetan eta parkeetan igarotzen da eta Versailles-en ingurutik ere pasatzen da. Gehienez 13 orduko denbora izango da ibilbidea egiteko eta tartean ere denbora kontrol guneak izango dira korrikalariak kontrolatzeko. Denbora horren barruan iristen denak, karrera batean ikus daitekeen helmuga ederrenetako batez gozatzeko aukera izango du, Torre Eiffel-a. Izan ere helmuga Torre Eiffel-aren lehenengo solairuan kokatuta dako eta lasterketaren azken partean ehundaka eskailera igo behar dira.

Bertan izango gara 4 Oñatiar, lau taldekide, Aran, Iker, Maite eta Igor. 80 km-ko proban parte hartuko dugu amaitzeko erronkarekin. Bihar ostirala goizean goiz irtengo gara Biarritz-tik Parisera eta larunbatean lasterketa egin ondoren, beste egun pare bat izango ditugu hiria ikusteko. Ea " finisher" bezala bueltatzen garen.

Lasterketa zuzenean jarraitu nahi duenak, helbide hontan gure izena sartu besterik eztu larunbatean eguerdiko 12etatik aurrera:   http://ecotrail.livetrail.net/coureurentete.php

Ecotrail Pariseko web orrialdea hau da:   http://www.traildeparis.com/pages/public/index.php?v=event&id=19&cid=211

Hona hemen lasterketako perfil, mapa eta argazki batzuk. Asteartean izango duzue gure berri kronika txiki batekin.
































2012-03-18

MARTXOKO LASTERKETAK

Martxoko hiru astebukaera hauetan hainbat mendi lasterketa ospatu dira. Ultra trailen artean ere Transgrancanaria lasterketa ospetsua jokatu zen eta hemen laburbilduko ditugu emaitza ezberdinak.

  • TRASGRANCANARIA 123Km
1-Fernanda Maciel (15:02:29)
2-Esther Fernández (17:25:45),
3-Denise Zimmermann (18:23:45).


1-Sebastien Chaigneau (12:54:19)
2-Armando Teixeira (13:27:20)
3-John Tidd (14:31:50),
* 3. postuan Miroslav Osladil iritsi zen baina deskalifikatua izan zen material bat falta zitzaiolako.
( ... )
12 Jose Vicente Benito 17:01:40
17 Mikel Leal 17:34:41
23 Iker Gonzalez Ule 17:45:46
32 Txomin Isuntza Zelaia 18:31:24
46 Julio Gonzalez Jimenez 19:40:13 3-V50M
73 Aitor Iraizoz 21:10:28
99- Victor De Pedro Goiri "Aramotz" (Galdakao): 22:37:02
101 Borja Basozabal Landaburu 22:39:12
102 Ibon Basozabal Landaburu 22:39:13
105 Ioseba Izagirre 22:43:39
109 Mikel Estala Arizmendi 22:55:42
186 Fermin Aranburu Gonzalez 27:26:47
193 Josu Arteche Bilbao 28:50:08
205 Eduardo Uribe 29:56:52
( ... )
214 Juan Castillejo 30:52:39 ( azkena )



  • KALAMUA IGOERA
             SAILKAPENA GIZONEZKOAK KALAMUA 2012:
1. IONUT ZINCA 31'09
2. IÑIGO LARIZ 31'12"
3. OIER ARIZNABARRETA 31'52

SAILKAPENA EMAKUMEZKOAK KALAMUA 2012:
1. EDERNE SANCHEZ 1:03:00

 
  •  ARRIARANGO LASTERKETA
SAILKAPENAK GIZONEZKOAK:
1. IMANOL GOÑI 1:05:23
2. JAVI OLABARRIA 1:05:32
3. MIKEL IDIRIN 1:05:51
4. OIER ARIZNABARRETA 1:05:59
5. ENDIKA GARTZIA 1:06:11

SAILKAPENAK EMAKUMEZKOAK:
1. ELENA CALVILLO 1:21:21
2. NEREA AMILIBIA 1:22:04
3. MAITE MAIORA 1:23:57
4. YOLANDA GURENDEZ 1:29:05
5. AMAIA LUQUIN 1:31:14

 


2012-03-08

ALOÑAKO IGOERAREN HAUSNARKETA ARGIDER ISASTIREN AHOTAN

Aurten ere urteroko legez heldu da Aloñako Igoerako azken txanpa. Urteroko legez, jendea gogotsu dabil, ahalegin guztia egiten gabiltza dena bikain atera dadin eta korrikalari guztiak goza dezaten gure lasterketaz. Egia da ibilbidearen gainean denetik entzun behar izaten dugula….batzuk motza dela, gogorragoa beharko lukeela, beste batzuk berriz jaitsiera bortitzegia dela, inoiz baino agujeta handiagoak izan zituztela iaz,….

Nik uste sarritan lasterketak ibilbidearen luzera eta altuera metatuagatik sailkatzen ditugula gogortasun mailan, eta hori ez da guztiz horrela. Ni neuk mota guztietako lasterketak egin izan ditut, krossak, asfaltoa, maratoi, erdi maratoi, ultra, ironman, eta bestelakoak ere, eta benetan diot lehen aipaturiko luzera, altuera metatu horri, 3. faktore bat erantsi behar zaiola: mentalidadea.

Askoz gogorragoa izan daiteke Aloña bezalako lasterketa baten guztia ematera irtetzea, maratoi bat lasai lasai bukatzera joatea baino. Muskularki egin beharreko esfortzua ikaragarria da, askotan ez gara konturatzen baina halaxe da.

Haserako urteetan geure artean ere hitzegin izan dugu honen gainean, ia guztiok lasterketa luzeen zale izanik, ibilbidea luzatu eta guretako gustoko izango litzatekeen ibilbidea egitea. Baina horrekin Aloñako Igoerako espiritua galduko litzateke, Aloñako Igoerak ezer berezirik badu, bertan sortzen den giroa da eta! Zegama Azkorri-n bakarrik ikusi izan dut horrelako jendetza korrikalariei “pasiloak” egiten, igarotzean ileak tente jartzen zaizkizun bide horiek. Aloñan ibilbidea motza eta zati batean igoera eta jaitsiera bera izanik, jendea hor pilatzen da eta korrikalaria denbora guztian jende artean animoak jasoz doa.

Bestalde, ibilbidea motza izanik, lasterkari berriak eta mendian probatu nahi duen jendearentzako aproposa da, gehiegi estutu gabe ibilbidea egin ahal izateko. Lasterketa sortu genuenean hori baitzen helburu nagusia, jendea lasterketa mota hauek probatzera animatzea.

Baina hasierako helburu hau alde batera utzi gabe (badakit aurten bertan Oñatiar neska talde polit bat gogor entrenatzen dabilela bertan debutatzeko), Aloñako Igoerak beste aurpegi bat ere erakutsi digu, inork ezin du mendiko lasterketak egiten dituela esan Aloñan debutatu gabe, ez dut beste inon ikusi gorputzaren limiteak hain puntara eramaten, hanka azpiak azal gabe gorputzaren zama eutsi nahi horretan, gihar guztiak aste guztirako minduta, bihotza ahotik atera beharrean,…Irabazlea bera ere helmuga zeharkatu eta lurrera erortzen ikustea…..ez da edozein lasterketetan ikusten (Ionut Zinca bera). Aloña, debutatzen dutenen paradisu edo gehiegi estutzen dutenen infernu bilakatu daiteke, hemen ez dago deskantsurik, ez dago arnasa bueltatzerik, ez dago “km de relleno”-rik, hemen guztia da denbora ateratzeko ibilbidea, gogorrenak luzitzeko ibilbidea, eta ahulenak infernuko ateetan sentiarazteko ibilbidea!!

Aurtengoan gainera Mountain Running International Cup-eko proba izanda partaidetza haundiagoa espero da; 300pertsonako kupoa azkar betetzeko arriskua izango da, eta polita izango da Zinca, Becerra, Etxegarai, Olabarria eta beste hainbat izen ezagun, atzerritar hoberenekin leihan ikustea. 

Parapente lasterketa ere iada martxan da, eta aurreko urtean ez bezala aurten luzitzeko aukera izango dutela espero dugu .

16km gutxi direla iruditzen bazaizkizu,….zatoz infernura eta ikasiko duzu 16km sugarren artean luze egin daitezkeela!!

WELL COME TO HELL!!!