2012-02-25

ZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARATOIKO ZOZKETA

Atzo egin zen Zegaman 2012ko Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartzeko dorsalen zozketa.
Zozketan dorsal bat tokatzea oso zaila dela egiaztatu da eta gutxi batzuk izan dira zortea izan dutenak.
Oñati Trail-eko taldekideok ere ez dugu batere zorterik izan, beraz taldea ez da Zegaman izango.
Animatzera gerturatuko gara.

Hona hemen zozketaren emaitzak:  http://www.zegama-aizkorri.net/web/Archivos/ZOZKETA%20ONDORIOA%202012.pdf

2012-02-20

APUKO IGOERA - ARGIDER ISASTIN KRONIKIA

Hona hemen Argiderrek bialdutako Apuko Igoerari buruzko kronika txiki bat.

"Asteburu potentia oingua, ta bazan garaixa holakuekin asteko! Negu nagi baten ondoren, kirolai  dagokionez bentzet (oilagorren kalterako), berriz be martxan gara. Aste batzuk bagoiaz gabe entrenuakin eta Apuko igoera hau zan pittin bat aste honeittako obekuntzak neurtzeko termometrua. Aurreko danen antzeko aste flojo baten ondoren, larunbatian 115km bizikletan eta 2200m igari jauzi zian eta beraz domekan termometruak  hasi aurretik be gradu asko markaitten eben. Karreriai dagokixonez guztiz kontrakua, eguraldi txarra, eurixa, hotza ta lokatza ugari. Ibilbidia eneben ezauketan eta etxat gustau, hasieran asfaltuan igo ta igo, eta goixan berriz polittena izan bihar zan lekuan lokatza larrei, asko egotia ondo dau, baina larrei esaten dotenian da larrei! Lekun baten zutik egon ezinekua! Bestalde rekorrido berdinian korrikalarixak eta BTT  nahastia etxat asko gustaitten, egixa da ni neu eta ingurukuak ondo moldau ginala, errespetu osoz, baina gu azkenak ginan, hor aurrian….seguru haserren bat sortu zala! Organizazino mailan bestela ondo, meta ingurua eta nahikua, lasterketan be abituailamiento eta marka nahikua, bukaeran luntx-a, dutxak justu justu, eskax ez esatiarren (baina badakigu honek dakon zailtasuna), aparkalekua oso ondo organizauta, eta gende aldetik bikain, tratu oso ona eta animo aldetik be euen eguraldirako bikain.
Nik nere partetik, aurreko eguneko berotua ta gero ba oso lasai urten neben, atze zamarrian, lenengo 7km igo ta igo zian asfaltuan eta oinez igoteko asmotan. Esan eta in, lasterketa hasieratik lasai lasai, beraz aurrekuen berririk ezin dotzuet emun. Igoten fan ala ba atzetik aurrera fan nitzan, eta behin goixan ia pittin bat geixau estuketia pentsau neben. Pittinka pittinka aurrerutz eta konturatu orduko karrerian bigarren zati hau pasaitten da, oso bizkorra. Apuko gainera heltzen garenian lokatza larrei dau bajaitteko, inguruko danak lurretik bueltaka dabitz, ta ni enaiz gutxiu izango. Oin urte batzuk atzerako imagena etorten xat burura, ia desagertutako Gorbeako maratoian, aurreko 7-8 korrikalaritan noian, eta han ia etzeuen bromarik, Gorbea gainian elurra zan eta lurrera jauzi eta tarraz konturatu ginanian bizkorrau goiazela…..trineo lasterketa bat emuten eben! Tartian zan atzoko irabazlia Zinka be. Oinguan estau holakoik, eztau ezer jokuan eta lasai lasai pasauten dot tramu hori irabazteko gutxi ta galtzeko asko dau eta. Por tzierto, gainian nauela Lijo-kin bat itten dot, ni enitzan konturatu be in, ezkerrak berak ezautu nostan. INCOMBUSTIBLE!!! Ta hemendik ia beruzka, lasterketako tramorik polittena, bajadia senda batetik oso politta zan, atzokuan erreka batetik bajaitian antzekua zan baina bestela esan biharra dau oso politta zala. Metara ailau eta zaparradia zanez, jende dana frontoian zerbait jan eta errekuperaitten. Ni neu kotxera fan eta dutxau in nitzan lenbaitlen eta ondoren zerbait jan eta etxera!
Ba esandakua, estrenua emun xau, sensasinuak…..ba bueno, eztia txarrak, baina oindiok lan asko dau itteko,….baina oindiok demporia be badau! "

2012-02-19

APUKO IGOERA

Gaur hasi da 2012ko mendi lasterketen denboraldia. Zaramillon V. Apuko Igoera ospatu da eta bertan Jonut Zinka eta Ana Conde izan dira garaileak. Euria, haizea eta lokatza izan dute lagun lasterketan zehar.

Bertan Oñati Trail taldeko Argider Isasti izan da eta hurrengo egunetan bere kronika txiki bat izango dugu.

Hau izan da sailkapen nagusia:

SAILKAPENAK GIZONEZKOAK:
1. IONUT ZINCA 1:38:29
2. IMANOL GOÑI 1:43:20
3. AITOR OSA 1:44:03
4. UNAI SAENZ DE LA FUENTE 1:45:15
5. JOSU BENGOETXEA 1:48:33

SAILKAPENAK EMAKUMEZKOAK:
1. ANA CONDE 2:01:57
2. OIHANA AZKORBEBEITIA 2:03:37
3. ELENA CALVILLO 2:07:44
4. NEREA AMILIBIA 2:09:36
5. MONTSE VAZQUEZ 2:13:05

Sailkapen orokorra hurrengo egunetan http://www.apukoigoera.com/  web horian izango da.