2014-06-19

MAITEN ALOÑAKO IGOERIA

 

 
Butraitzeko Km bertikala

19:00tan Oñatin anaiakin geldittu eta Arantzazura bixok. Ikusitta ez heuela ondion jente askorik, normala zan moduan, dorsalak hartu,Igorrekin juntau eta Ospederixan egon giñen berotan ordua gerturatu arte.

21:30ak inguruan salida aldera gerturaketan hasi nintzen 21:41tan zalako nere salidia. Ordua allau zanian jospa gora!Egixa esan hasierako tramua entrenamentutan baño gogorraua in xaten baña Arantzazuko aparkalekura igo eta heuen jente danan animuakin,indarrak hartu eta Butraitzeraiño. Egixa esan pentsaitten neben rekorriduan ez zala jente askorik egongo heuen giruakin baña Dururaiño jente arteko pasilluan fan nintzen. Durun han heuen Aran animuak emuteko, han be jentiakin pasillua inda, que pasada!!!hori bai handik gora...lañua serrau, jente gutxi eta desiaitten gora allaitteko.

Tontorrera gerturaketan nebilela han be harri artian jente pillia eta segidan tontorrian. Nere objetibua beteta 39:29 eta Txantxikuakin etxera.

Anaiana lehenengo aldixa izateko olako prueba bat itten ebela eleante.40:50. Eta Igorrek berriz 34:25.
 
 
 

 

Aloñako Igoera

 
Nere asmua ez zan karrera hau ittia antolatzailiei eskua botatia baizik baña Ibanek marroi ederrian sartu nostan aste bat lehenau eta...ba antxe neuen marroian sartuta salidan, 9:00tan gertu urteteko Igorren laguntziakin. Ordua allau zanian danok itxafleruan mouan urten eta leña Urtiagain aldera. Bertara allau, trago bat jo eta gora regulaitten jakinda karreria luzia zala. Belarren koñatuen eta hilobatxuen animuak hartu eta Aloñara.1:12. Hango habituallamentuan kale in eta kresterixara, teorian neretako tramorik okerrena, baña liebrian laguntziakin eta ekipoko Luis,Pablo, Mendi eta  Mutrikuko Iñakin animuakin oso ondo pasau neben.

Handik Eskistako habituallamentora; bertan platano pusketa bat eta coca cola trago bat eran eta berriro be jente danan animuakin leña gora!!!hori bai liebria beti aurrian!!!Artzanburura allau eta igo biharrekuak igota, beruntz Agiñako habituallamentora. Bertan Imanoltxon animuak hartu eta behera helmugaraiño jente pilla danan tartetik, bertan Aran eta Iker elegante elegante jantzita.

Karreriak oso ondo urten nostan, hasieran Ibanek marroian sartu nostala baña...azkenian eskerrak emun bihar Txantxikua eta beste opari asko etxera ekartiatik.3:06

 
Eskerrik asko danoiri animuatik eta bereziki Igorreri lagunketarren, beatik ez bazan ez neben denpora hori ingo eta.


 
 

2014-03-19

ARRIARANGO MENDI LASTERKETA - LUIS URIGOENEN KONTAKETA


ARRIARANGO LASTERKETA  15/3/2014

Eguardiko ordu bixetan juntau giñan Iker, Aran ta ni beasaingo auzo dan ARRIARAN-era juateko. Girua edarra, fresko xamar baiña korrika eitzeko zoragarri.

Hirurak baiño lehen han geuazen dorsalak hartzeko prest. Ikerrek auzoko gende danak ezautzen eban, parecía el “peitto” de beasain. Dorsalak hartu barriketa batzuk eiñ ta aldageletara. Gizurra dirudi, holako auzo txiki baten,holako aldaketak eukitzia. 12 dutxa, jacuzzi, sauna, etab….. uste dot txorizo pintxuan ostian, final feliz euala baiña zoritxarrez bueltau ein nitzuan. Al grano…..

Aldatu, ta ordua ikusitza berotzera juan giñan. Profesionalen moduan a observar el terreno de juego. Momentuan fresko euan,baiña lenengo aldapak igo ostian dana sobra.

Lauretan puntu puntuan 280 korrikalari urten genduan, ikerren lagun batek esan zozkun moduan lo importante:”, piernas depiladas, zapatillas limpias y afeitadito” ba geixenak hola!!!

Karreria 15 km zian +1500 metro desnibel totalian. Karrera dana oso azkarra, gure ultra pakete ritmorako larregi.

Lenengo kilometrua arriarango embalsera igotzen zan ta handik berriro be arriarango auzora. Handik berriro be gora, behera, gora behera, gora behera, gora behera, gora behera ( sin hacer copy past) ta berriro agertu giñan arriarango enbalsian. Enbalsiari erdi bueltia eman con gel incluido  ta berriro be gora. Handik beste aldapa bat igo ta metara.

Irabazlia David Garcia Durangarra izan zan 1:04. Oñatiko ordezkaritza oso ondo. Molinero laugarren 1:07, Axier Alonso 1:14, Iker Agirrebalzategi (ojo con este) 1:18 ta el menda lerenda 1:24.


Bueno hurrenguan geixau ta ia blog animatzen doun ze beti gauz berdiñak idazten, je,je,je

LASTERKETAKO BIDEOA : http://www.gitb.info/bideoak/viewvideo/4509/goierri-kiroletan/garcia-jaun-eta-jabe-arriaranen.html?tmpl=component

 

2013-07-20

ANDORRA ULTRA TRAIL - CELESTRAIL 80Km -ARAN ETA IKERREN KRONIKIA

Ekainak 21etik 23ra organizaitten dan Andorra Ultratrail lasterketan parte hartzeia erabaki gebenian, lenengo ze lasterketa in pentsau bihar zan. Aran ta bixok itteko Ronda des Cims (170km-13500m+) luzieixa, Ultra Mitic (112km- 9400m+) distantzia ondo baina distantzia hortarako gogorreixa. Bixok batera itteko eta kontutan hartuta nik be 3 aste aurrerau Ehunmilak inbinebela, Celestrail ittera erabaki geben, 83km eta 5500m desnibel positibuakin.

WEB ORRIXA:  http://www.andorraultratrail.com/

Ostegun goizian fan ginan Andorrara, karreria in bittartian 4 eguneko oporralditxua pasaittekotan eta eguardirako ailau ginan Ordino herrira, karrerian irteera puntura. Herri oso politta eta ia karrerian ambiente haundixa sentitten zana. Ostiral goizian goiz karrera luzienekuak urteten zian eta bertan lagun askokin juntau ginan: Mutrikuko Iñaki ta Ramon, Edu ta Jabi, Sergi ta Marc, Samu, Tor-en koinzidiutako 2 neska kanadiense, Zigor Alberdi,.....  Afaldu aurretik Iñaki ta Ramonekin egonalditxua in eta apartamentura fan ginan afaldu ta deskantzaittera.




Ostiral goizian dorsala hartzerakuan Iban Uribe ta konpañia eta Oskar Martin-ekin juntau ginan. Honeik bixak Ultra Mitic-a ingo ebein. Oskarrek,  Oskar Perez ezauketako aukeria emun dozkun, oso pertsona jatorra ta umila, dakon nibela ikusitta. Barriketaldixa in eta dorsala ta kamisetia hartuta, Andorra la Vella hirira fan ginan turismo apur bat ittera. Dendak, dendak eta dendak!!!! eztau besterik. Viladomat-en sartu ginen eta ixa gaixotuta urten ginan!! 3 pisoko deporte dendia, mendiko marka danakin.... beste denda baten Salomon motxila berrixa jauzi zan. Arratsaldian berriz Ordinon breefing entretenido bat euki geben. Ibilbidian aldaketa txikitxon bat edurratik, hankak errekan sartu biharkula dauen ur danakin eta kranpoiak eruateko rekomendazinua. Abituallamentorako poltsak entregau eta afaittera. Ultra Mitic- ekuak urteten ikusi eta ailau da gure ordua.




Ostirala gabeko 12etan da irteeria eta kriston girua dau bertan: jente asko ikusten, musikia, tambor hotsak, susko erruerak!!! urten aurretik Iñaki agertu xakun bertan, etzoian gustora karreran eta erretiraittea pentsau eben. Barriketalditxua in eta irteeria emun xakon, oilo narruakin euen ambientiakin. Jente dana korrika urten zan eta gu azken postutan goiazen, baina laister akabo zian korrikaldixak eta lenengo igoera gogorrakin hasi ginan, ixa 1000 metro gora. Akaberan, baso batetik urten ginanian, ilargi betia eta zerua izarrakin beteta agertu zan: frontala itxungi momentu bat eta karrerako momentu onenetako bat etorri zan paisaje hori ikusitta. Bailara baten llaneaitten hasten gara, 2 errekatan hankak sartu, edur zatixak pasau eta bajada batekin Pla Estany-ra ailau ginan, 1. abituallamento puntua. Hemendik beste bajada tekniko batekin Arinsal-go eski estazinora bajau eta gero pistetatik igota, 2. abituallamento puntura. Ia atzetik jente dexente jare du ta gure ritmuan gustora goiaz.



Beste 1100 metroko  igoera gogorra daku baina baita oso igoera politta be. Taldetxo baten igoten du oso ritmo komoduan eta batez be azkenengo partia destakauko neben: baso batetik urten ginan eta arista baten ondotik igo geben oso desnibel haundixakin; zerua izarrakin beteta, ekialdian ia euzkixa nundik urtengo zan igarten zan, atzekaldetik korrikalarixan frontalan ilaria eta tontorrera ailaittera goiazela gaitero baten musikia!!! kriston bistak dauz. Hemendik Eskaldes-eraino oso terreno faborablia daku, igoera txiki batzuk kenduta, beste dana berutza, 1500 metroko desnibela berutza.

Escaldes 40. kilometrua da eta ia euzkixak ondo beroketan dau. Erropak  aldatu, ondo jan , biharrezkuak eztian gauzak bertan jare (krampoiak) eta berriz aldapa gora hasi ginan. Beste igoera gogor bat, kaltzada romana batetik eta bajada motz baten ondoren bailara baten gainetik llaneaitten km luze batzuk. Pardines-etik eta Canillo-tik pasauta, karrerako azkenengo igoeriakin hasi ginan, beste 1100 metro positibo.







Armianan beste abituailamento bat euki geben eta indarrak hartuta ritmo onian gora fan ginan, atzetik aurrera goiazen eta jente asko atzian jareaz. Oso igoera ona, oso politta, errekak edurra, kaskadak, eta zerua urdin. Tontorrera ailautakuan berriz be bista oso polittak. 5 minutu egon ginan tontorrian disfrutauaz eta gero berutza.




Hasieran desnibel gogorrakin bera, baina gero repetxo luze baten berriz be majo berotu ginan. Azkenian berriz be oso bajada gogorra Ordinoraino. Azkenengo metruak, Ordinoko kaletan disfrutaitteko zian, animuak jaso, eta pozik 18h 42 min-tan sartu ginan metara. 300 korrikalari urten ginan, 228 ailau ginan eta gu 167. ailau ginan metara. Oso pozik!!!Zorionak Aran!

Dutxa, jacuzzi, eta bertan afaldu eta deskantzaittera. Domeka goizian pastelerixa baten armozau edo hobeto esanda pasteleixia "asaltau" eta karreria ikusten egon ginan Iñakikin, Ramon helmugaraketan ikusi bittartian. Zerbaitt jan eta biaje etxera. Oso oporralditxo politta, perfekto organizautako karrera batekin eta paraje espektakular batzutan. Berriz fango gara seguru.




2013-06-12

ZEGAMA-AIZKORRI 2013 - PABLON KRONIKIA

Euskal Herriko mendi lasterketetan haundixena dudarik barik ta seguruenez mundu mailakua be bai. Urtero urtero munduko korrikalari onenak batzen dauen probia eta bertako irteeran bakarrik egotia meritu haundixa dakona (denporaz dortsala lortu eskero) edota zorte haundikua (nere moduan zozketa bidez dortsala lortu eskero). Mendixan korrika gabitzen danontzako urteko egun seiñalaua.


6.30tan esnatu eta M5-ten erosittako Gatosport txokolatezko pastela gosaltzeko, danan biharra eukikot!! Goizeko 7retan Lukenekin zitia, bere etxera billa fan, kotxian sartu eta Zegamararteko bidian. lasterketari buruzko beste komentarixorik ez!!Udana gora behe laino tartian agerketan hasixak zian ordu batzuk geruau pasau bihako geben tontorrak. Egun eguzkitsua ageri zan ta aurtengo udaberrixa doian moduan notiziatzat hartzekua!! Zegamara illau, aparkau,dortsala hartu eta beste korrikalari ezagunekin berbalditxua; Iban, Iokin, Larrea anaiak, Gaizka, Igor taldekidia….. Bakoitzak bere objetibuak, dudak, planteamentuak….. nerbiosismo puntu bat igarten zan Zegamako plazan.

9-tan puntuan Zegamako elizako kanpaiakin batera hasi zan 2013ko edizinua. 500 korrikalarintzat 42km aurretik ta 5400m-ko desnibel akumulaua. Irteerako musikiak, spikerran komentarixuak, ikusle ta mundu daneko korrikalari pillatxuak, bertan egoteko inddako esfuertzo danak….. ta bakoitzak dakon ilusinuak emozino puntu hunkagarri bat emuten xau maratoiko irteerari.  Lukeneri abrazo eta patxo bat emun ostian bagoiaz aurrera!!!



Herrixari buelta bat emun eta beriala aldapa gogorra. Aurretik geraketan dana ikusitta oinez igo bihar. Aldapa horrek bakoitza bere lekuan ipintten dau, bakoitzan nibela agerixan jarez!! Horren ostian gora beherako pista batian Otzaurtera illau artian. Ibilbideko zati hontan nahikua lokatsa euen, azkeneko astetan in dauen euri danan seiñale, txokolate earra!!. Kilometro honeik nahikua azkar eta errax itten dia, oindiok hankak fresko dauzenez baina nahikua lan hankaz gora ez jausteko. Holako batian “eutsi Pablo!!” aurrera beittu ta Jexus karnizerua bide ertzian inbidixa galantakin. “hurrenguan hi Jexus!!”

Otzaurten berriz beste aldapa gogor bat, sendako bi eskiñatan dauen jende pillatxuen animuak aldapa hori bigunaua itten dau. Ttipittapa goruntz arnasia rekuperau eta oinez ritmo on baten billa. Oindiok lehenengo kilometruak diazenez lasai eguneko lehenengo tontorran billa!!



Aratzeko igoeria luze itten da, senda, baso, pista, gora behera batzun ostian tontorrerako azkeneko harri arteko aldapa gogorrian sartzen da. Eguneko lehenengo eguzki izpixak, ze gustora hartzen diazen!! Aber askorik be ez dauen beroketan, aurtengo urtian berotara ohitu barik gauz ta. Gora beittu eta tontorra ikusten da ta bertan dauen jendian animuak be entzuten diazenez tontorrerarteko metruak beriala pasaitten diaz. 17km ta lehenengo tontorra sakuan, gero ta gutxiu falta da!!! Gainera oindiok hankak nahiko fresko, gustora noia!! Disfrutaitten!!


Aratzeko jeitsieria ta Aizkorri atzian zain…

SantiSpiritu arte dana beheruntz, lasai jeisten naiz hankak asko fortsau barik oindiok geraketan danan bildurrakin, hau hasi be eztok in!!. SanAdrianeko kobazuloko pasuak be ez dakit zeatik baina xarma espezial bat dako ta zer esangu Santispirituko aldapa hasieran batzen dan jende danak emuten dauen animuak, Tourmaleten gora ziklista batek sentitten dauen antzera, oilo ipurdixa gorputz danian!! Animo danak bizkar gainian hartu ta hortik aurrera tontokixa gutxi!! Pauso on bat hartu, aginak estutu eta Aizkorriko refugixuakin txoke in arte!!. Igoeran be jente pillatxua, ia batzuk beheruntz eta beste batzuk zain baina danan animuak bihar gora illaitteko. Erdi inguruan noiala Ohiana Kortazar erretirauta beheruntz, “ze Oihana?? “egun txarra!!” Hemen ikusten da Aizkorriko maratoian gogortasuna, sasoi sasoian egon ez eskero edo egun txar bat izan eskero helmugara illaitteko be nahikua lan..


Aizkorriko girua….

 Aizkorri puntan be ikusle pillia, ur trago bat hartu, zerbait jan eta aurrera!! Ibilbideko zatirik zailenera, Aizkorri-Aitxuri arteko kresteriua!! Harrixa oso labankor euen eta poliki fatia pentsau neben, min hartzeko leku aproposa zan ta. Gainera han goixan min hartu eskero handik behera bajaitteko komerixak izango zian, hori pentsau ta beriala,. Han ikusi neben mobiu be ezin eben korrikalari bat diarka “se me sube todo!! Puf!! Honek xakok marroia!! Aitxuriko kontrolian korrikalari lesionauan berri emun ta ni nerera, poliki ta kontuz aurrera!! Irauleko jeitsiera be “freno manua” ipinitta!! Oso labankor eta hankaz gora jausteko askorik ez zan bihar. Arbelarreko abituallamentura illauta deskantsu ederra. Oin ia Oltzako bueltia lasai lasai hankak rekuperauaz.


Aritz Egea Aizkorri bildu zan jende danakin emozionauta

Oltzako abitualamentua pasau ta hortxe hasi zian lehenengo komerixak. Eskuin hankako iskiua gora!! Kauen!! Oindiok falta dan danakin eta sufritten hasi bihar!! Estiramentu batzuk in, oinez metro batzuk eta igotako muskulua bere lekura fan dala emuten dauenez, berriz, gogor fateko moduan. Urbixara illaitten nork pasauko ta Irene Sarrionandia, Debako korrikalari beterana bat, 71 urte eta gogor “super amama”!! “edade horrekin hola ibiltteko sasoirik eukiku???” pentsau ta jarraiketan zaiatu nintzan arren Irene tirrittarra bere ritmuan aurreruntz.


Ireneri jarraiketan nahikua lanekin

Urbixara illau ta han be jendetza. Gainera Oñatiar asko, ezaun, lagun …. Danen animuak hartu, trago ta gel bat jan eta Andraitzeko aldapan gora. Han euzen kuadrilakuak eta OñatiTrailekuak zain, Iker eta Otxoan laguntziakin, broma artian Andraitzeko aldapia lauaua in zan. Diabru pillia eguneko azken tontor honetan ta haundixenak pankarta eta guzti!! Ongietorri Infernura!!! Gauza bat dala bestia dala, konturatu orduko maratoiko azkeneko tontorra poltsikora!! Goixan KokaKola trago bat hartu, Iker ta Otxoari eskerrak emun ta bagoiaz beheruntz.



Ibilbidia ezauketan dauen danak badaki kilometro honeik diazela gogorrenak, jetsieriaz aparte igoera batzuk eta “falso llano”ko tartiak be badako. Aurretik inddako kilometruak, igotako aldapak, pasautako kresterixuak…. danak pasaitten daue fakturia. Hortaz aparte ikusle gutxien dauen tartia danez animuak be falta diaz!! Baina honetarako sikologikoki preparauta neuen. Jeisten hasi eta basopista baten sartu nitzanian…plast!! hankaz gora!!minik hartu izan ez arren iskiuak berriz gora!!. Pittin bat estirau, oinez metro batzuk in, …. ta rekuperauta!!

Atzetik Aritz Oreretako korrikalari batek arrapo eta “aupa goazen!!” bere konpanian amenuaua in zian azkeneko kilometruak, sufrimentuak konpartiuta errexau pasaitten diaz. Azken tarte honettan nahikua lokatsa euen eta hankak ia ez euzen alde batetik bestera patinaitten ibiltteko moduan, ia desiaitten porlanezko bidera illaitteko. Zegamako baserrixak, lehenengo etxiak, senda txiki bat, eskillara batzuk…. Ta konturatu orduko Zegamako kaletan azkeneko metruak!! Nere azken kilometrotako lagun Oreretarra eskina baten geldittu da bere 4 hilabeteko semia hartu ta helmugan sartzen da, ta Naia??? Pena pittin bat emun noztan nere alabiakin Zegama-Aizkorriko helmugako arku azpixan argazki bat ez izatiak!! Baina tira, hurrengo baten izan bihako da!! Arkuko erlojuari beittu ta 6h 55min … ez da kriston denporia baina bukatu dot behintzat!! Ez da gutxi!!

Helmugako arkua pasau orduko sentimentu pillua, rekuerdo asko ta pasautako sufrimentu danak pena merezi dauen sentsazinua, subidoooon!!!3. Zegama-Azikorri sakura!! Alberton zorionak hartu, zerbait jan, ur pillia edan eta Lukenen zain geldiketan naiz . Han neuela Igor taldekidiakin juntau nitzan, pozik euen mutikua!! Uste baino obeto urten xauen lasterketiak, denpora ona iñaz, aupa Oñati Trail!!


Igor, helmugan sartzen…

Komentau noztain Santispirutuko kontrolian korrikalari pillatxua geratu ziala moztuta baina nire esperantzak Lukene pasauko zala eta illaitiar egongo zala. Ez eben asko tardau,  pozik etorren emakumia!! Santispirutoko kontrolian isteko 1minutu bateaz pasauta, helmugan 20min kendu xauen kontrol itxieriari, laguntzaile moduan mendi korrikalari beterano bat zatiak, Joxe, eukiko eben zer ikusixa. 1. Zegama-Aizkorri mendi maratoia beantzat, Zorionak Lukene!!


Lukene, Aizkorriko aldapa gogorretan…



Ta Kilianek esan eben moduan…….Zegama is Zegama!!


Bi irabazliak pozik: Kilian Jornet eta Emelie Forsberg

Milla esker Naia ta Miri!! Proba hau gertaketan pasau doten denporia zuei lapurtutako izan da eta. Eskerrikasko OñatiTrail eta kuadrilakuairi zuen animuakin Andraitzeko aldapia bigundu zebeilako. Ta eskerrikasko Zegama holako lasterketa bat antolaketiatik.


2013-06-06

EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA, LEITZA 65KM

ERRONKA : EURIA, LOKATZA, LAINOA, HAIZEA, HOTZ,...

Ekainak 1ean antolatu eben Esait-ek, euskal selekzioa aldarrikaketako, mendi lasterketa hau. Leitza herrixan inguruan 65 km-ko ibilbidia eta 3500 metroko desnibel positibua. Aste pare bat faltan aldaketa batzuk egon zian ibilbidian eta horren ondorioz 5 km-tan luzatu ebein karreria. Eguraldixan prebisinuak oso txarrak zian, eurixa eta hotzakin eta irteera puntuan kontrol zorrotzain ebein derrigorrezko materiala motxilan geukan ikusteko.

Ostiraletik fan ginan Leitzara Iker eta Aran, eta dorsala hartzeakin batera lagun askokin juntau ginan: Andoaingo Kauldi, Imanol eta Arruti, Derioko Oskar eta Roberto, Mutrikuko Iñaki, Kosme, Nekane, Ainhoa eta Atharratze,...

Larunbatian goizeko 7etan emun xakon irteera lasterketiari eta lehenengo kilometrua asfaltua zanez, jentia itxafleruan moura urten zan. Aran eta ni azkenengo 30 pertsonetan edo egongo ginan. Mendira sartu ginanian, basuan ixa ixa frontalan biharra euen, oso ilun euen eta behe lainua barruraino sartuta euen. 2 igoeren ondoren, 15. kilometruan, Gaintzan kokatuta euen abituallamentora ailau ginan. Hemen hasten zan eguneko igoera gogorrena: kilometro bertikala Hirumugarrietara!! eta a ze zirkua!! Aran eta nik bakoitza bi bastoiekin, nehiko itxuran moldau ginan, baina bastoi barik urten zan jentiak nehikua lan eukan zutik egoten. Lokatzara asko euen eta denbora dana sendatatik urtenda ibili ginen, baina zela gu atzekaldian goiazen, zaila zan lokatzara bariko biderik topaittea, eta igoeran euzen aldapakin, nehikua lan.


Hirumugarrietako tontorrera ailau ginanian, lainua oso itxixa zan eta oso hotz itten eben, ixa seguru 5 gradutik behera eta euen haize hotzakin eta eurixakin, hotzittuta ailau ginen gora. Tontorretik poliki poliki bajaitten zan harri arteko terreno zail baten beste abituailamentobatera ailau arte. Hemen bai, goittik erropa busti dana kendu eta erropa zikua gustora jantzi geben, eta baitta txamarra seduaua be. Hemen erretirautako korrikalarixak ikusi geben. Gu berriz atzetik aurrera goiazen eta nik uste 60-70 lagun egongo ziala hatzetik. Beste bajada batzun ondoren Aralar-go San Migel ermitarako igoeria hasi zan. Azken aldapa teknikua antenataraino eta bajadia ermita ondora. Hemen Oñatiko Alberto Larreakin juntaitten gara eta abituailamentoko mutilak esan dozkuen etzala denbora limitiakin arazorik egongo, ez ebeila karreria itxiko denbora limitiatik, baina gero etzan hola izango.


San Migel-etik Lekunberriraino kilometro faborabliak izan zian korrika itteko, lokatzariatik ez bazan. Lainua be apur bat jaso eben eta eurixa geldittu zan eta ritmo polittian goiazen atzetik aurrera. Lekunberriko abituallamentora ailau ginanian gure sorpresia izan zan  bertakuak esan dozkunian " ia urten bihar dozue ze kontrola itxi in bihar da! itxi in bihar da ze jentiak frontalik eztako eta ilundu in leike". Zerbait jan eta aurrera urten geben 4 lagunek (Alberto tartian) eskobia atzian geukagula. Kontrol denborak gaizki etarata euzen, Denbora totala / kilometro totala indda euelako medixia, baina karrerian lehenengo partia askoatik gogorraua zan. Gure atzetik jente dexente etorren eta kanpuan geratu zian eta gero demostrau zan nehikua denbora euela, ze guk denbora limitiari ordu bete etara gotzan.

Hemendik beste gora-behera pare bat eta eta azkenengo igoera gogorra. Bidian 15-20 pertsona aurreratu du eta gure atzetik etozen "eskobak" atzian jare geben. Bajaitten hasi ginanian azken abituallamentuan, "urdaiazpikua pasauta"!!!puff ze ona! horren indarrakin goittik bera korrika Leitzaraino. Leitza herrixan sartu ginanian ilunkarako 20:00ak zian eta herriko plaza inguruan jente asko pilatu zan. Animo horreikin eta egon zian kondizinuaitik gogortu zan prueba bat bukaketiakin gustora sartu ginan metara. Azkenian 331. eta 332. postutan bukatu geben 13ordu eta 5minututan. 500 pertsonatik gora urten ginen irteeran eta 14 orduko denbora limitia geukan arren, 351 bakarrik ailau ginan metara.

Datorren urtian bueltauko gara, seguru eguraldi hobiakin eta bertako paisajiak disfrutaitteko goguakin.

Sailkapena:    http://ehmendierronka.com/wp-content/uploads/2012/12/ABSOLUTA-EUSKALHERRIA.pdf

Web orria:    http://ehmendierronka.com/aurkezpena/

Argazkixak:    http://www.festak.com/evento.aspx?lang=cas&ev=2405&pag=p&c=no

PODIUMA



2013-06-05

IGOR GUENETXEA ZEGAMA AIZKORRI MENDI MARATOIAN

Goizeko 6:00tan jaiki nintzan despertadore barik, horrek zeozer esa gura dau, gosaldu, erropak jantzi eta 6.45 inguruan Zegama aldera urten neben. Oñatitik pasaitterakuan jente pillatxua gaupasa inda,auskalo nundik.7:40 inguruan allegau nintzen Zegamara eta kotxia aparkaitten nabilela, aldamenian arrasateko Ekaitz San Vicentekin juntau nintzan. Barriketa batzuk in eta ezagun pillatxo bat juntau giñen, tartian Pablo taldekidia.
9:00tan lasterketia hasi eta herriko bueltia emun ostian lehenengo aldapia,hor nahiko ondo hartu notzan neurrixa, lasai baina lo hartu barik, nahiko ritmo onian allau nintzen Otzaurtera, tartian Jesus argazkixak etaraten.Otzaurten jente pilla baten artian, Oñatiko kuadrilla bat bizikletan, Jausoro eta konpañia.Hemendik gora pago artian sartu eta gora oinez korrika baino bastante hobeto, eta kontrolauaz Aratzera allau nintzan; ordua begiratu eta 2:11, uste baino denpora hobia,beruntz jo eta segidan Santi Spiritura allau nintzan, zeozer jan eta edan eta ezkerrera begiratu eta bildurra emuten eben handik urtetia; kriston jente pillia…pasilluan sartu eta IGOR KONTROLAU EH!!!arnasa hartu ezinda emozinuatik, auskalo zenbat ipurdiko emun nostain.
Aizkorrin erdi inguruan noiala tipo maskal bat beruntz, Marco de Casperi erretirauta, lasai oian berutza. Arbola artetik urten eta gora beitu eta berriz oillo narruakin pasillo hortatik pasaitteko. Hemen heuzen Maite eta anaia, zeozer jan eta edan eta kresterixia. Sekula baino lasaixau eta denpora azkarrena, nahiko siku heuen eta.Urbixako bueltia in eta Andraitzen gora lehenengo Kizkitza eta Peitto eta goratxuau ekipoko kaskajo batzuk diabruan parkarta eta guzti burrundara  baten. Zeozer goratxuau Maite eta anai bixak.Danan animuakin aidian igo neben Andraitz; eta esan biharrekua hankak mirame pero no me toques oiazela baina ez nostain amagorik itten.
Goittik behera 12 km baina azkenengo 8ak eternuak. Oso oso luze in zian.Azken tramo hontan, gorrixak ikusi eta holakon baten Zegamara allau nintzen,majo kostata baina oso pozik indako denporiakin. 5:41


Eskerrik asko danoi animuengatik!!!!!

2013-05-27

ERLAITZ-AIAKO HARRIAK MENDI MARATOI ERDIA



Iruneko lasterketa goizeko 9tan hasten zanez goiz jaiki bihar, 6.45 inguruan. Etxian isil isilik armosau, motxilia hartu eta N1tetik barrena Irunera. Lehenengo aldixa zanez nahikua galduta ibili nintzan eta denporaz justo justo illau nitzan. Dortsala hartzeko eta gero aparkaitteko komerixak eduki neben, berotu eta estirau in barik irteerako lekura illauaz.

Lasterketa hasiera oso azkarra in zan, lehenengo 8 edo 9 km-truak aldapa barik zianez eta korrikalari artian asfaltoko jente asko ikusten zanez, ritmo gogorrian berotu earra hartu neben. Hasiera hasieratik igarri neben nire hankak ez hoiazela fresko, aurreko egunetako entrenamentuetatik rekuperau barik, deskantso biharra!!Eguneko lehenengo aldapa gogorra hasi zian bihotz taupadak rekuperau eta lasai lasai goruntz. Konturatu orduko Erlaitz gaina igota eta ibilbide erdixa itteko askorik falta ez.

Iban Letamendi Oñatiarra eguneko lehenengo aldapa gogorrian

Komentau lasterketa osuan sirimiri desatsegin bat izan gebela eta noiz behinka zaparradatxon bat be bai. Ta sartuta euen behe lainuak ez dozkun jare Aiako Harrittako paraje ederraz disfrutaitten.

Ibilbide gora beheratxu baten ibili ostian, eguneko 2. paretia. Berrehun metro izango zian eta antolakuntzak “Everest txiki” izena ipinitta eukan, kartel ta guzti!! Egixa esan ez zan hain gogorra in. Ibilbideko tontorrik altuenera illaitten be ez geben asko tardau, Irumugarrieta 821m-kin eta 16km-truan esan leike lasterketako gogorrena ia indda dauela. Hortik aurrera jeitsiera, aldapa txikiren bat eta lau asko!! Baina lasterketako sorpresia oindiok illaitteko dau, azkeneko 100m-truak zelai baten aldapa goruntz!! Ta gainera aldapia oso gogorra!! Eskerrak jende pillatxua euela helmugako aldapa hortan ta euran animuaz  errexau igo nebela.

Aitor Lopez Rekarte (Bonba) Realeko futbolari ohia helmugako aldapan gora


Lasterketa Honetan Euskal Selekzinoko korrikalarixak euzenez nibel haundixa egon zan. Helmugan lehenengua Aritz Egea izan zan, bean atzetik Hassan marokoarra eta Oier Ariznabarreta. Emakumeetan berriz Oihana Kortazarrek irabazi eben baina gauzak estu ipini xauen 1min ta erdira sartu zan Maite Maiorak. Aipaketakua be bai Iban Letamendin 6. puestua, ea Aizkorriko maratoi on bat itten dauen ta aurrian ibili leikedan.


Antolakuntzari buruz esan ondo organizauta euela, dortsala hartzeko ipini ebein sistema kaotikuaz ez bazan eta dutxatako ur hotzaatik ez bazan. Ibilbidia oso ondo markauta, kruzetan jende pillatxua eta bukaerako luntxa elegantia; tortilla patataz, makarroiak eta pizzak gura hian beste. 

2013-05-24

IKERREN OÑATIKO BIRA: HERRIKO MUGETATIK



Maiatzak 11-an in neben  Oñatiko mugetatik doian ibilbide hau. Ehunmiliak karreria gertu dau eta kilometro batzuk itteko gogua neukanez, azken urtietan urterokua bihurtu dan ibilaldi hau in neben.

55km eta 3500 metroko desnibel positibua dakon ibilaldi hau hasteko aukera desberdinak dauz, ta nik aukeratutakua San Prudentzio izan zan. Goizeko 9ak inguruan urten nintzan eta lehenengo aldapak oso gogorrak dia gas-bide baten gora. Ia ondo berotuta Zubilaga ingurura bajaitten da eta berriz aldapa gogorrak igota  lenengo Bakue eta gero Urruxola Garaira igo neben. Hemendik Araotzeko Ugastegira eta Andarto azpittik pasauta eta Degurixatik pasauta Elgeako 27. eolikora ailau nintzan. Notizietan eguraldi ona ingo ebela esan ebein arren, belainua eta haize oso hotza euen Arabako mendittan.

Korrika apur bat inaz 78. eta azken eolikuak pasauta ikusi neben lehenengo mendizaliak. Beste pare bat gora-bera eta laister ailau nintzan Urbixara. Eguardixa zan arren oso jente gutxi euen Urbixako fonda inguruan, 2 katu! Oso hotz itten eben eta. Ura bete, eskistako aldapak igo eta Oñatiko mendirik altuena igo neben, Artzanburu. Bertan Aran euen  neri itxoitten, ia euzkixan  lehenengo berotasunan laguntziakin. Aranek be Sancti Spiritutik Aizkorri igo eta Artzanbururainoko bueltia in eben, ta bixok gosetuta, bazkaitteko aprobetxau geben Artzanburuko deskantzua.

Aranek berutzako bidia hartu eben eta nik ibilaldixan bigarren partiari jarraittu notzan. Biozkornatik pasauta Udanara eta hemendik Legazpiko kurtzerainoko igoeria. Igoera hau  ezta oso gogorra, baina bai luzia eta ia kilometruak igarri itten dia. Hemendik Arrano haitz-erainoko bidia oso politta da ta ia egualdi onakin Aizkorri-Aloñako bista ederrak ikusteko aukeria emuten dost. Lizargaratetik aurrera berriz be gas-bidia hartu eta Landarraitzko azken igoeria igota, dana berutza Sanprudentzioraino.
Danera 8h ta erdi bihar izan neben bueltia itteko.

Ibilbidian Track-a eta datuak:  http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=4535304